Ongi etorri!
Landetxe bat eta bi apartamentu Ariñizen, Gasteiztik hurbil
Enpresetan eta hurbileko turismoan espezializatuta
Erosotasuna, lasaitasuna eta kokapen ezin hobea
Etxea
Etxeak 7 gela ditu. Bakoitzak Arabako eskualde zahar baten izena du: Vitoria, Laguardia, Zuia, Ayala, Salvatierra, Mendoza eta Añana. Gela solteak edo etxe osoa alokatzeko aukera dago, asteburuetan eta zubietan.
Apartamentuak
Bi apartamentu eskaintzen ditugu, Bilbao eta Donosti: bakoitzak bi gela bikoitz, egongela-sukalde-jantokia eta barbakoadun lorategia dituzte.
Zerbitzuak
ETXEA
✓ 7 gela (16 pertsona gehienez)
✓ Telebista eta komun pribatua gela bakoitzean
✓ Gosaria
✓ Desgaitasunen bat duten pertsonentzat egokituta
✓ Barbakoa erabiltzeko aukera
✓ Sehaska bat eskatzeko aukera
APARTAMENTUAK
✓ Bi apartamentu (4 pertsona gehienez bakoitzean)
✓ Bakoitzak bi gela bikoitz, egongela-sukalde-jantokia eta barbakoadun lorategia dituzte
✓ Komun pribatua gela bakoitzean
✓ Telebista
✓ Ecolabel ziurtagiria
ZERBITZU KOMUNAK
✓ Wifia
✓ Aparkalekua atarian
✓ Bi bizikleta erabiltzeko aukera
✓ Gasteiz, Araba eta Euskadiri buruzko informazio turistikoa
✓ Ariñizeko zerbitzuak: jatetxea, gimnasioa, kutxazain automatikoa eta hiri barruko autobusa
✓ Ariñizen egin daitezkeen jarduerak: mendian ibiltzea, golfa, zaldian ibiltzea, frontoia, haurrentzako zabuak, futbolean eta saski-baloian aritzeko tokiak eta eremu berdeak
✓ Urteko egun guztietan irekita
Tarifak*
* TARTEKO DENBORALDIAN. Eguneko prezioa. BEZa barne, 2024 urterako
Enpresentzako deskontuak. Deskontu bereziak enpresentzat, astelehenetik ostiralera.
Denboraldi bereziak. Baliteke prezioak aldatzea, denboraldiaren arabera.
Erreserba egiteko eta bertan behera uzteko baldintzak. 30 egun lehenago bertan behera uzten bada erreserba, egonaldiaren prezioaren % 25 kobratuko da. 30 egun baino gutxiago falta direnean uzten bada bertan behera erreserba, egonaldiaren prezioaren % 100 kobra daiteke.
Ordutegiak. Sarrera-ordutegia 16:00tatik aurrera da, eta, irteera-ordutegia, 12:00ak baino lehenago. Orduz kanpo sartzeko edo irteteko, aurrez jakinarazi eta adostu beharko da.
Maskotak. Ez da animaliarik onartzen.
Turismoa
Eman diezaiogun arnasaldi bat ingurugiroari, eta beste aukera bat tokiko altxorrei; aukera dezagun hurbileko turismoa. Horretarako, alboan dugunaz gozatzera gonbidatzen zaitugu, gure inguru bereziak eskaintzen duenaz, jendeaz eta kulturaz.
Ezagutu ibilbide naturalenak. Ezagutu gure hiriaren eta probintziaren historia eta ondarea. Dastatu gure gastronomia eta ardo bikainak. Beti modurik onenean, kontzientziaz eta arduraz. Ongi etorri!
Kokalekua
Gasteiztik hurbil
Abaienea Ariñizen dago, Gasteiztik 3,8 kilometrotara besterik ez, eta Bilbo eta Donostiarekin lotzen gaituzten autobien ondoan.
Kokapen paregabeari esker, toki onena da hirian lo egin nahi duten baina ingurune lasaiak eta goxoak atsegin dituztenentzat.
Distantziak
Gasteizera distantzia: 3,8 Km (N-102: 5 min)
Bilbora distantzia: 48 Km (AP-68: 50 min)
Donostiara distantzia: 79 Km (AP8 eta AP1: ordubete)
Arabar Errioxara distantzia: 30 Km (AP1: 20min)
Kostaldera distantzia: 75 Km
Urtegira distantzia: 10 Km
Parke naturalera distantzia: 2 Km
Hurbileneko osasun-zentrora distantzia: 3 Km
Garraio publikoa
TUVISA – 5b linea: Salburua - Elejalde - Luzapena Jundiz (Ariñiz)
Lortu informazio gehiago: www.vitoria-gasteiz.org/tuvisa
Mugikortasuna hirian zehar: Turismoa Vitoria-Gasteizen
Agroturismo Abaienea
Calle Erea 4, Ariñez, 01195 Vitoria-Gasteiz, Álava
N-102. Jundiz industrialdearen ondoan
(K. VI-00047 / NIF 16284609B)
Harremanetarako
Telefono-zenbakia: 656 75 86 73
info@abaienea.es