Ongi etorri!

 
ICON -01.png

Landetxe bat eta bi apartamentu Ariñizen, Gasteiztik hurbil

 
ICON -02.png

Enpresetan eta hurbileko turismoan espezializatuta

 
ICON -03.png

Erosotasuna, lasaitasuna eta kokapen ezin hobea

 
 
 
 

Etxea

Etxeak 7 gela ditu. Bakoitzak Arabako eskualde zahar baten izena du: Vitoria, Laguardia, Zuia, Ayala, Salvatierra, Mendoza eta Añana. Gela solteak edo etxe osoa alokatzeko aukera dago, asteburuetan eta zubietan.

 

Apartamentuak

Bi apartamentu eskaintzen ditugu, Bilbao eta Donosti: bakoitzak bi gela bikoitz, egongela-sukalde-jantokia eta barbakoadun lorategia dituzte.

Zerbitzuak

ETXEA
✓ 7 gela (16 pertsona gehienez)
✓ Telebista eta komun pribatua gela bakoitzean
✓ Gosaria
✓ Desgaitasunen bat duten pertsonentzat egokituta
✓ Barbakoa erabiltzeko aukera
✓ Sehaska bat eskatzeko aukera

APARTAMENTUAK
✓ Bi apartamentu (4 pertsona gehienez bakoitzean)
✓ Bakoitzak bi gela bikoitz, egongela-sukalde-jantokia eta barbakoadun lorategia dituzte
✓ Komun pribatua gela bakoitzean
✓ Telebista
✓ Ecolabel ziurtagiria

ZERBITZU KOMUNAK
✓ Wifia
✓ Aparkalekua atarian
✓ Bi bizikleta erabiltzeko aukera
✓ Gasteiz, Araba eta Euskadiri buruzko informazio turistikoa
✓ Ariñizeko zerbitzuak: jatetxea, gimnasioa, kutxazain automatikoa eta hiri barruko autobusa
✓ Ariñizen egin daitezkeen jarduerak: mendian ibiltzea, golfa, zaldian ibiltzea, frontoia, haurrentzako zabuak, futbolean eta saski-baloian aritzeko tokiak eta eremu berdeak
✓ Urteko egun guztietan irekita

Tarifak*

 
EUSKERA-2.png

* TARTEKO DENBORALDIAN. Eguneko prezioa. BEZa barne, 2024 urterako

Enpresentzako deskontuak. Deskontu bereziak enpresentzat, astelehenetik ostiralera.

Denboraldi bereziak. Baliteke prezioak aldatzea, denboraldiaren arabera.

Erreserba egiteko eta bertan behera uzteko baldintzak. 30 egun lehenago bertan behera uzten bada erreserba, egonaldiaren prezioaren % 25 kobratuko da. 30 egun baino gutxiago falta direnean uzten bada bertan behera erreserba, egonaldiaren prezioaren % 100 kobra daiteke.

Ordutegiak. Sarrera-ordutegia 16:00tatik aurrera da, eta, irteera-ordutegia, 12:00ak baino lehenago. Orduz kanpo sartzeko edo irteteko, aurrez jakinarazi eta adostu beharko da.

Maskotak. Ez da animaliarik onartzen.

 

Turismoa

Eman diezaiogun arnasaldi bat ingurugiroari, eta beste aukera bat tokiko altxorrei; aukera dezagun hurbileko turismoa. Horretarako, alboan dugunaz gozatzera gonbidatzen zaitugu, gure inguru bereziak eskaintzen duenaz, jendeaz eta kulturaz.

Ezagutu ibilbide naturalenak. Ezagutu gure hiriaren eta probintziaren historia eta ondarea. Dastatu gure gastronomia eta ardo bikainak. Beti modurik onenean, kontzientziaz eta arduraz. Ongi etorri!

Vitoria-Gasteiz | Alava | Euskadi

Turismo Ardaratsua | Turista arduratsuaren gida

 

Kokalekua

 
 

Gasteiztik hurbil

Abaienea Ariñizen dago, Gasteiztik 3,8 kilometrotara besterik ez, eta Bilbo eta Donostiarekin lotzen gaituzten autobien ondoan.

Kokapen paregabeari esker, toki onena da hirian lo egin nahi duten baina ingurune lasaiak eta goxoak atsegin dituztenentzat.

Distantziak
Gasteizera distantzia: 3,8 Km (N-102: 5 min)
Bilbora distantzia: 48 Km (AP-68: 50 min)
Donostiara distantzia: 79 Km (AP8 eta AP1: ordubete)
Arabar Errioxara distantzia: 30 Km (AP1: 20min)
Kostaldera distantzia: 75 Km
Urtegira distantzia: 10 Km
Parke naturalera distantzia: 2 Km
Hurbileneko osasun-zentrora distantzia: 3 Km

Garraio publikoa
TUVISA – 5b linea: Salburua - Elejalde - Luzapena Jundiz (Ariñiz)
Lortu informazio gehiago: www.vitoria-gasteiz.org/tuvisa

Mugikortasuna hirian zehar: Turismoa Vitoria-Gasteizen

 

Agroturismo Abaienea
Calle Erea 4, Ariñez, 01195 Vitoria-Gasteiz, Álava

N-102. Jundiz industrialdearen ondoan
(K. VI-00047 / NIF 16284609B)

Harremanetarako
Telefono-zenbakia: 656 75 86 73
info@abaienea.es

 

 
logos.jpg